Euskal Herrian baditugu abesti pila bat haurrei abesteko. Orrialde honetan haurrentzako euskal kantak jarriko ditut pentsatzen dudalako klase batean oso erakargarria dela haurrei abestiak ipintzea, eta zer baino hobeto IKT-ak erabiliz egitea, hau da, YouTuben adibidez, baditugu hainbant bideo abestiekin eta maixu-andereñoak askoz errazago izango dute ordenagailu baten bitartez abesti mordo hauek klasean ipintzea. Blog honetan abesti ezagunenak jarriko ditut, eta baita ere, gabonak emen bertan daudenez, haiei buruzko kanta batzuk ere ipiniko ditut. Atal hau euskaraz egiten dut pentsatzen dudalako Euskal Herriko eskola gehienetan euskal kantak erabiltzen direla.
Gainera, aukeratu ditudan abestiak baita ere istorioraren antzezpena edo emanaldia daukate irudi bizidunekin, horrela umearentzat erakargarriagoa izango da.
Lehenengo abestia oso ezaguna da jende guztiarentzat. Esan daiteke haur hezkuntzako eskola guztietan lehendabizi ikasten den abestietako bat dela hau. Haur gehienek bi edo hiru urterekin, normalean, badakite abesti hau. "Pintto Pintto" da abestiaren izena:
Hurrengo abestia baita ere Haur Hezkuntzan abesten den kanta ezaguna da. Bere izena "Jon Braun" da:
Hurrengo abestia baita ere oso ona da 2-4 urte dituzten umeekin lantzeko. Bere izena "Sorgina pirulina" da:
No hay comentarios:
Publicar un comentario